11 eta 14 urte bitarteko gazteentzat euskarazko antzerki tailerra

Kultur Etxean izango da

0
856

Udaleko Gazteria Departamentuak 11 eta 14 urte bitarteko neska-mutilentzat antzerki tailerra antolatu du. Datorren urriaren 3an hasiko da eta maiatzaren 28an amaitu, ostegun arratsaldetan Kultur Etxeko dantza gelan izango da, eta izenemateko epea zabalik dago irailaren 30a arte Gazteen Zerbitzuan (Javier Ugarte kalean) eta www.hondarribia.eus gunean.

Maria Serrano Gazteria zinegotziak tailerraren helburuak zehaztu ditu. “Antzerkiari hurbilketa ahalbidetu nahi diegu gazteei, emozioak adierazteko eta tentsioak askatzeko aukera eman. Hortaz gain, irudimena eta sortzeko gaitasuna garatu nahi da eta gorputzari buruzko kontzientzia hobetu”.

“Irakasle lanetan Mikel Sarriegi hondarribiarra ariko da, eta tailerra euskaraz izango da. Garrantzitsua iruditzen zaigu gazteek taldean lan egitea eta taldean parte-hartzearen esperientzia izatea, eta esperientzia ludiko baten bidez euskara erabili eta trebatzea”, gehitu du Serranok.

Deialdia 2005 eta 2008 artean jaio diren gazteei zuzentzen zaio eta izena emateko epea datorren asteko asteartean itxiko da. Denetara 12 plaza egongo dira, eta ostegunero izango da 17:30etik 19:30era. Hondarribian erroldatuak preferentzia izango dute. Hondarribian bizi ez direnek, berriz, aukera izango dute izena emateko. Plazak beteko ez balira, izenematearen dataren arabera sartuko dira.