30 palista inguruk hartu zuten parte topaketan. / Amuitz Kluba

Hogeitamarren bat palista inguratu ziren igande honetan Hondarribira, Amuitz Outrigger Kanoa Klubak antolatutako Amuitz Surfski Topaketaz gozatzera eta 2019ko denboraldiari lehia asmorik gabeko ekimen honekin hasiera ematera.

Parte hartzaileak Asturiasetik, Kantabriatik, Bizkaiatik eta nola ez Gipuzkoatik ere etorri ziren.

Amuitz Kluba pozik dago parte hartzaileen aldetik izandako erantzunarekin eta eskertu nahi ditu, beraien ezinbesteko laguntzarengatik, Hondarribia Arraun Elkartea, Hondarribiko Klub Nautikoa-Itsaskari Baita, EKP-Hondarribiko Kirol Portua, Amuitz Nautical Experiences, Fanfo Alza eta Brojua Arizmendi (beraien ontziakin laguntza emateagatik) eta Bideosareko Markos Sodupe.