Kontzertua larunbatean izango da. / Hondarribiko Udala

Larunbatean Itsas Etxean euskal musika emanaldia izango dugu 20:00etatik aurrera. Beira taldea eta Maider Zabalegi ariko dira. Sarrerak 5 eurotan saltzen dira, 3 eurotan 18 urtetik beherakoentzat.

Beira Braillean taldearen hirugarren diskoa da. Bertsolaritza eta musika uztartzen dira. Igor Arruabarrena, Urtzi Olaziregi, Mikel Arruabarrena eta Gari Amundarain hondarribiarrak osatzen dute taldea.

Maider Zabalegik Zuei bere bakarkako estreinako lana eskainiko du jarraian. Ilusio eta ametsen itsasoan nabigatzen duten 10 abesti goxo aurkeztuko dizkigu Oiartzungo abeslari eta konposatzaileak.