Ardora jatetxean atondutako otordurako txartelak asteartean irailaren 3 eta 4ean banatuko. / Hondarribiko Udala

Urteroko moduan, irailaren 10a, besteak beste, Hondarribiko Udalak antolatutako adinekoen omenaldi bazkariaren eguna izango da. Ardora jatetxean atondutako otordurako txartelak asteartean irailaren 3 eta 4ean banatuko dira Kasino Zaharreko Adinekoen Egoitzan. Doakoak dira, eta 65 urte beteta eta Hondarribian erroldatuta dauden biztanleei luzatu zaie haiek eskuratzeko gonbita.

Irailaren 3an, txartelak eskatu ahal izateko bi txanda ezarri ditu udalak: bata 10:00etatik 11:00tara, iaz baldintza guztiak bete arren bazkarira joan ez zirenentzako, eta 11:00tik 12:00tara bestea, baldintzak betetzen dituzten gainerakoentzako.

Tiketak eskatzeko NANa aurkeztu beharko da, eta laguneko gehienez bi txartel hartu ahal izango dira. Iritsitako hurrenkeran emango dituzte txartelak, eta alerik sobran bada, asteazkena 4an, 10:00etatik tiketak amaitu arte zabalik egongo da.

Informazio gehiagorako: 943 11 12 91 (Gizarte Zerbitzuen Saila) edota 943 64 04 88 (Kasino Zaharra).