San Pedro kalea. / Hondarribiko Udala

Hondarribiko Udalak tokiko merkataritzan kontsumoa sustatzeko bonoen kanpaina luzatu egin du. Hala eman du aditzera Maria Serrano Merkataritza eta Sustapen Ekonomikorako zinegotziak.

“Kanpaina oso positiboa izaten ari da kontsumorako. Oso balorazio ona egiten dugu Udaletik, eta horregatik dei egin nahi diegu herriko merkatariei izena emateko eta parte har dezaten. Emaitza onak ematen ari da eta denak aterako gara irabazle zenbat eta gehiagok izena emanda. Gaur bertan informazio guztia zehazten korreo bat bidali diegu herriko saltokiei”.

Maria Serrano, Merkataritza, Turismo eta Sustapen Ekonomikorako zinegotzia. / Hondarribiko Udala

“Alde batetik, kanpainari atxikitako saltoki bakoitzak 250 bonu izango ditu, eta, bestetik, lehenago egin ez zuten establezimendu berriak atxikitzeko epea irekiko dugu berriro. Ez da beharrezkoa atxikitako saltokiek 250 bonu gehiago eskatzea, datozen egunetan automatikoki egingo baita”, gehitu du Serranok.

Kanpainari atxikitzeko, interesa duten establezimenduek mezu elektroniko bat bidali behar dute helbide honetara: aelezgarai@camaragipuzkoa.com honako informazioarekin: Izen komertziala, sozietatearen izena, enpresaren jardueraren deskribapen laburra, IFK, langile-kopurua, helbidea, posta kodea, harremanetarako pertsona eta kargua, helbide elektronikoa eta telefonoa, IBAN, eta ekonomia-jardueren gaineko zergaren ziurtagiri historikoa, Gipuzkoako Foru Ogasunak emana.

“Hortaz gain, eskatzen zaio ere saltokiaren argazki bat bidaltzeko programaren web gunean sartzeko”, amaitu du Serranok.