Aholkularitza teknologiko pertsonalizatua eta erakustaldi birtuala ere izango dituzte parte hartzen duten enpresek. / Bidasoa bizirik

Irungo eta Hondarribiko udalek, Bidasoa biziriken bidez, doaneko Jardunaldi Teknologikoak antolatu dituzte SPRI Taldearekin batera eskualdeko autonomoentzat, ekintzaileentzat edo mikroenpresentzat.

Azaroaren 12, 13 eta 14an aholkularitza teknologikoa eskainiko zaie parte hartzen dutenei Enpresaren automatizazio tailer moduan, bai eta Errealitate Birtualaren erakustaldi bat ere enpresen kudeaketari aplikatua. Bestalde, jardunaldi bat gordeko da aholkularitza teknologiko pertsonalizaturako.

Jardunaldietan izena ematea doan da eta Irun Factoryren instalazioetan egin behar da (Jose Antonio Loidi Bizkarrondo kalea, 8-Irun).

Enpresako lanak automatizatzeko tailerra (azaroak 12)

Lehen jardunaldian, 10:00etatik 12:30 arte, izena ematen duten pertsonek enpresako lanak automatizatzeko tailerra jasoko dute doan. Hartan, aholkulari teknologikoen talde batek erakutsiko die enpresaren eraginkortasuna handitzeko beharreko tresnak erabiltzen, hainbat eginkizun automatizatuta, esate baterako, lanaldia erregistratu, gailuak eta/edo tresnak ahotzez maneiatu, datuak monitorizatu, postak antolatu, bezeroen kontsulta errepikakorrei modu automatikoan erantzun, aretoen edo edukiontzien tenperatura edo hezetasun egoera sentsorizatu eta abar.

Aholkularitza doan (azaroak 13)

Zalantza teknologikoak dituzten edo teknologiek euren enpresa lehiakorrago nola egin zerbait zehatzagoa jakin nahi duten eskualdeko mikroenpresak SPRI zerbitzuko aholkulari teknologikoekin bildu ahal izango dira. Aurrez hitzartutako bilerak dira, banaka egingo direnak, eta horrenbestez, guztiz pertsonalizatuak izango dira teknologiaren alorreko zalantzak edo gorabeherak argitzeko.

Errealitate birtualeko erakustaldia (azaroak 14)

Azkenik, azaroaren 14an, 10:00etatik 12:30era, agertzen ari diren teknologiak erakusteko tailerra antolatu da, horiek markatuko baitute enpresaren eta industriaren munduaren etorkizuna. Beraz, enpresari aplikatutako Errealitate Birtualaren erakustaldia egingo dugu.

Izen ematea

SPRI Taldeak bultzatutako Inplantariak proiektuaren barneko jardunaldiak dira eta izen ematea doan izango da Irungo eta Hondarribiko edozein autonomo, ekintzaile edo mikroenpresarentzat.

Interesa dutenek honako esteka honetan eman dezakete izena: https://labur.eus/inplantalariak_Irun edo 943 50 96 00 telefono zenbakira deituta.

Spri Taldearekin elkarlanean

Orain dela 10 urte baino gehiagoz geroztik Bidasoa bizirik eta SPRI elkarrekin lanean ari dira barnetegi teknologikoak, tailerrak, txostenak eta aholkularitza eskaintzeko kudeaketa digitalizatua, zibersegurtasuna edo espezializazio adimenduneko estrategia bezalako alorretan Irungo eta Hondarribiko enpresa txiki eta ertainei eta mikroenpresei.

Halatan, hilero aholkularitza teknologikoko saioak antolatzen dira Elektronika, Informazio eta Komunikazio Teknologietan (EIKT), autonomoei, ekintzaileei eta enpresei (10 langile baino gutxiago dituztenak) zuzenduak.

Aholkularitza teknologiko pertsonalizatua da, parte hartzen duten mikroenpresen behar partikularretara egokitua. Honako gai hauek lantzen dira saio horietan:

– MikroEnpresa optimizatua-Kudeaketa digitalizatua.
– Gailu mugikorrak-Enpresa arina mugimenduan.
– MikroEnpresa Interneten-Sustapen aktiboa.
– Zibersegurtasuna-Defentsa zibererasoen aurrean.
– Fakturazio elektronikoa-Sortzea eta jaulkitzea.

2017ko abenduaz geroztik, tailer horietan Irungo eta Hondarribiko 200 enpresa eta ekintzaile baino gehiagori eman zaie aholkularitza.

Bestalde, Bidasoa bizirikek, SPRIrekin elkarlanean, hainbat txosten eta jarduera antolatu ditu KREAn, 4.0 teknologiarekin, zibersegurtasunarekin eta ezpezializazio adimenduneko estrategiekin loturik.

Horrez gainera, orain dela 10 urte baino gehiagoz geroztik, bi erakundeak elkarlanean ari dira enpresa ehunari zuzendutako programak garatzen, esate baterako Barnetegi teknologikoak.