Jon Azkue. / Frédéric Speziale

Bidasoa Irun (16+12): Ledo, Gey-Emparan (4), Aginagalde (7), Tesoriere, Racotea (5), De la Salud (2), Zabala (3); Cavero (1), Azkue (4), Serrano, Furundarena (2), Urruzola, Nieto, Crowley.

Partzialak: 2-3. 3-7 4-9, 7-11 9-13 11-16; 15-17, 18-20, 20-24, 22-25, 25-27, 28-28.

Bidasoa Irunen aldetik, bi minutuz zigortuak: Cavero y Racotea.

Bestelakorik: Toulouseko Palais des Sports André-Brouat pabilioian jokatutako lagunartekoa. Ateak itxita.

Bidasoa Irunek berdinketa lortu du Toulousen Fenixen aurka jokatutako neguko azken lagunartekoan. Lehen zatian talde bidasotarra jaun eta jabe izan da, eta bigarren zatian partida orekatu da.

Jacobo Cuétararen taldeak hasierarik hartu du jokoaren agintea: hamargarren minuturako lau golekoa zen errenta (3-7), eta nahiz eta talde tolosarra gerturatu, irundarrek aldea bost golera zabaldu dute atsedenaldira iritsi aurretik (11-16).

Matheus, Sierra eta Kauldi min hartuta, eta Salinas eta Bonanno Munduko Txapelketatik itzultzear, entrenatzaileak harrobiko Nieto, Gey-Emparan eta Furundarena deitu ditu. Gipuzkoarren aldetik, Aginagalde izan da goleatzaile nagusia, zazpi gol eginda.

Bidasotarren hurrengo neurketa Sacyr ASOBAL Ligako bigarren itzuliko lehena izango da, datorren asteazkenean (19:00etan, Gol TV) Leonen Abanca Ademarren aurka.