Jon Azkue. / Pepa Conesa

Fertiberia Puerto Sagunto (17+13) 30: Franzini, Mirallave (3, 1 p.), Querín (3), Gil, Corzo (6), Kozina (5), Pozzer (6); Guitart, Miralles, Camacho (2), Carou (4), Aizen (1), Cruz.

Bidasoa Irun (16+20) 36: Ledo, Crowley (4), Racotea (2), Odriozola (3), Salinas (7), Tesoriere (1), Bonnano; Sierra, Cavero, Santano (2), Julen (5, 2 p.), Serrano (1), Azkue (9, 1 p.), Nieto (2).

Partzialak: 2-3, 6-5, 8-8, 10-10, 14-13, 17-16; 17-20, 20-22, 21-25, 25-29, 27-33, 30-36.

Epaileak: Mendoza Roldán eta Visciarelli Lareo. Etxekoen artean, Aizen eta Pozzer zigortu dituzte bi minutuz; bidasotarren aldetik, Tesoriere (birritan), Bonanno (birritan), eta Racotea.

Bestelakorik: Port de Sagunteko Internúcleos kiroldegian jokatutako Sacyr ASOBAL Ligako 20. jardunaldia. Ateak itxita.

Bidasoa Irunek bi puntu garrantzitsu lortu ditu larunbat honetan Fertiberia Puerto Sagunto mendean hartu ostean (30-36). Talde bidasotarrak ongi ekin dio neurketari, lortutako errentak alde izanez. Lehen zatiko bigarren herenean, ordea, berdinketak izan dira nagusi, nahiz eta Martin Santano gazteak Sacyr ASOBAL Ligan sartutako lehen golak abantaila eman talde bidasotarrari. Atsedenaldira bidean, etxeko taldea izan da nagusi gipuzkoarren golik sartu gabeko bost minutuko abaguneaz baliatuz (17-16).

Atarikoan Jacobo Cuétara entrenatzaileak aurreratutako bideari jarraituz, defentsan sendo agertu da talde bidasotarra bigarren zatian, eta neurketako goleatzaile nagusi izan den Jon Azkueren bi gol (guztira, 9), Dan Racotea eta Tom Tesoriere-ren golek 0-4 partziala itxi dute (34. minutua, 17-20). Talde bidasotarrak, azken orduan giharretan mina hartuta Sergio de la Salud galdu duela, bideratuta zuen neurketa.

Minutuak aurrera pasa ahala, irundarrek gero eta errenta zabalagoak lortu dituzte: Gorka Nietok zazpi golekoa jarri du lehenengoz bost minutu faltan (27-34), eta hurrengo jokaldian, Azkue berak, zortzikoa (27-35). Etxekoen azken partzialak markagailua 30-36 utzi du.

Bidasotarren hurrengo neurketa datorren larunbatean izango da Artalekun, Helvetia Anaitasunaren aurkako derbia (16:00etan, ETB).