Abenduan egindako bilera. / Hondarribiko Udala

Azken mugikortasun mahaia ospatu zenetik, udala esparru honetan lan egiten egon da eta lan horien berri emateko, maiatzaren 9an, 19:00etan, udal areto nagusian, Hondarribiko mugikortasuneko bigarrengo mahaia bilduko da.

Gai zerrenda hau izango da:

1. Ongi etorria bertaratzen direnei.
2. Bidegorriak.
3. Hiri Mugikortasun Jasangarriaren Plana.
4. Lehenengo bileran egindako ekarpenak.
5. Minibusa.
6. Erreguak eta galderak.

Parte hartu nahi dutenei, BAZekin telefonoz (943 11 12 13/11) nahiz posta elektronikoz (udala@hondarraibia.eus) harremanetan jartzea eskatzen da.