Denda kalea. / Hondarribiko Udala

Ibilgailuak gainetik pasatzean zarata handia egiten dutela eta, Denda kaleko 11 zenbaki parean dauden kutxatilen-tapak egokitzeko lanak egingo ditu udalak ostiralean, hilak 10, hasi, eta igandeko 12:00ak bitartean. Honenbestez, trafiko zirkulazioa etenda egongo da bertan eta Eguzki, Harategi eta inguruko kaleetako bizilagunek Gipuzkoa Plaza, Harategi kalea eta Denda kaleko beste aldea baliatu beharko dituzte. Alde Zaharretik ateratzeko Kale Nagusira jo beharko da.

Eguraldi txarrik balitz lanak atzeratu egingo lirateke.