Doakoa izango da tren berdea igandean Guadalupera joateko Euskararen Nazioarteko Eguna dela eta. / Hondarribiko Udala

Igandean Euskararen Nazioarteko Eguna dela eta, Arma Plaza Fundazioak Guadalupeko gotorlekuari bisita gidatua euskaraz eskeiniko du tren berde panoramikoan igota.

10:00etan abiatuko da San Juan de Dioseko biribilgunetik eta Guadalupera igoko da tren berde panoramikoa. Jarraian gotorlekuan bisita gidatua egingo da trenean berriz jaisteko.

Euskara hutsez izango da eta bi ordutako iraupenarekin. Ekimena doakoa da eta nahitaezkoa izango da erreserba egitea armaplaza@armaplaza.eus e-posta helbidean edo 943 64 36 77 telefonora deituaz. Plazak mugatuak dira.