Azken urteetan egin bezala Irungo udal Euskara arloak hainbat ekimen antolatu ditu Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzeko. Ekitaldiei amaiera emateko, abenduaren 27an, Amaia Kultur Zentroan eta Kultura arloko lankidetzarekin, 17:00etan Angel Alonso irundarrak zuzendutako “Elkano lehen mundu bira” filma eskainiko da.
Bertaratzen direnak sorpresez betetako emanaldiaz gozatuko dutela agindu dute antolatzaileek. Doako gonbidapena: turismo bulegoan edo Amaia Kultur Zentroko lehiatilan egunean bertan.