Erdi Aroko azokaren balorazio positiboa

Denetara 60.000 kotxe baino gehiago izan dira

0
111

Erdi Aroko Azoka bikaina burutu da Hondarribian asteburuan. Hala adierazi du Turismo Zinegotzia den Maria Serranok. “Balorazio oso positiboa egin beharrean gaude. Nahiz eta larunbatean eguraldia asko ez lagundu bi egunetan mugimendu handia nabaritu da”.

“Azoka antolatzerakoan, saiatzen gara adin guztietarako ekitaldiak prestatzen, publiko zabal bati eskaintzeko. Lehen urteetan Kale Nagusia eta Arma Plazan egiten zen, eta urteekin ia Alde Zahar osora zabaltzea lortu da, plaza guztiak okupatuz”.

“Denborarekin aztertuko dugu sakonago, baina parte hartu duten zenbait erakuslek esan digutenaren arabera, oso pozik agertu dira asteburua nola joan den ikusita”, gehitu du Serranok.

“Udaltzaingotik ere adierazi zaigu bi egunetan trafiko aldetik oso mugimendu handia egon dela, eta zentzu handi batean, Erdi Aroko Azokarekin lotura dago datu hori. Denetara 60.000 kotxe baino gehiago izan dira, eta Alde Zaharrean zein herrian nabaritu egin da hori”.