Aurreko edizioetan bezala, Txingudiko Zerbitzuek erakustoki batekin parte hartuko du Bioterra azokan. / Txingudiko Zerbitzuak

Aurreko edizioetan bezala, Txingudiko Zerbitzuek erakustoki batekin parte hartuko du urriaren 9, 10, 11 eta 12an Ficoban ospatuko den Bioterra azokan. Azoka ekologikoaren 17. edizioak produktu ekologikoetan interesa duten pertsonak eta energia-eraginkortasunarekin, autokontsumoarekin eta kontsumo arduratsuarekin kezkatuta dauden pertsonak erakusleak eta bisitariak bilduko ditu.

“17 urte klima aldaketaren aurkako borrokan indarra jartzen” da Bioterrak datorren ostiralean irekiko duen azokaren leloa. Hala, Txingudiko Zerbitzuakek bere hondar-alea jarri nahi du, eta klima-aldaketaren aurkako borrokan eta Garapen Jasangarriko Helburuekin duen konpromisoa erakutsi, Escape Hall baten bidez. Jokoak arreta berezia eskaintzen dio 11. helburuari, “Hiria eta komunitate jasangarriak” izenekoari, eta, zehazki, ura eta hiri-hondakinak atalari. Jolasaren helburua gure ekintzek eta konpromiso pertsonalek ingurumenean duten garrantzia eta inpaktua hausnartzea eta ulertzea da.

Jolasa “Marrazo Txostenaren” gakoa aurkitzean datza, kutxa batean ezkutatutako pistei jarraituz. Joko sortzaile eta misteriotsu horrek zientzialari talde independente baten abenturan murgiltzen zaitu. Zientzialari horiek ingurumen-irtenbideak aurkitu dituzte, baina klima-aldaketari aurre egiteko eta planetako sistema natural kaltetuenak denbora errekorrean lehengoratzeko, ezinbestekoa da “marrazo Zuriaren Txostena” aurkitzea. Parte-hartzaileen zeregina da argitaratu baino lehen atzemandako txostena aurkitzea eta mundu osora zabaltzea.

Jokoan parte hartzeko, aldez aurretik hitzordua eskatu behar da 900 119 384 telefonora deituz edo www.txinzer.eus webgunearen bidez. Jokoak 30 eta 45 minutu arteko iraupena du, 14 urtetik gorako adina gomendatzen da eta bereziki 3- 4 pertsonako taldeentzat diseinatuta dago. Osasun-segurtasuneko neurri gisa, taldea osatzen duten pertsonek familia-unitate berekoak izatea gomendatzen da. Covid-19 segurtasun-neurri gisa, taldearen eta taldearen artean jokoa osatzen duten elementu guztiak desinfektatuko dira.