Euskal zinea ikusteko aukera Itsas Etxean. / Hondarribiko Udala

Igande honetan, 20:00etan, Itsas Etxean, Errementari filmea ikus ahal izango da. Paul Urkijok zuzenduta, aktore nagusiak Eneko Sagardoy, Kandido Uranga, Ramón Agirre eta Itziar Ituño dira, besteak beste. Sarrerak 4 eurotan saltzen dira bihar arte Arma Plazan, igandean auditoriumean 18:00etatik, eta nola ez, https://tickets.kutxabank.es/ES/ gunean.

10 urte pasatu dira 1833ko lehenengo Gerra Karlistatik. Arabako herrixka batean, Alfredo izeneko Diputazioko komisario bat gertakari bat ikertzen ari da, eta arrastoek basoaren sakonean dagoen errementeria beldurgarri batera daramate. Bertan, errementari arriskutsu eta bakarti bat bizi da: Patxi.

Inguruko herritarrek hari buruzko istorio ilunak kontatzen dituzte, lapurreta, hilketa eta demonioekin egindako tratuei buruzkoak. Egun batean, Usue izeneko neskatxa batek errementeria misteriotsuan sartzea lortzen du, eta agerian uzten du Patxi Errementariak ezkutatzen duen egia izugarria.