Kultur Etxea.

Euskaraldia 2020-ren baitan, Belarriprest eta Ahobizi tailerrak antolatu dira aste honetarako eta datorrenerako. Informazio osoa http://www.hondarribia.eus/es/euskaraldia2020-herritarrak gunean dago.

Belarriprest tailerrak

Azaroaren 11n, asteazkena, 18:30-20:00, Kultur Etxean
Azaroaren 18n, asteazkena, 18:30-20:00, Kultur Etxean

Ahobizi tailerrak

Azaroaren 12an osteguna, 18:30-20:00, Kultur Etxean
Azaroaren 19an osteguna, 18:30-20:00, Kultur Etxean

Belarriprest + Ahobizi tailerra

Azaroaren 25ean, asteazkena: 18:30-20:00, Itsas Etxea Auditoriumean

Gonbidapenak badira ere, izena ematea derrigorrezkoa da, pandemia garaian gaudelako. Ez dago esan beharrik, tailerrak segurtasun-neurri guztiak betez egingo direla, eta aforoak mugatuak izango direla (20 pertsona gehienez talde bakoitzean).