Uranzu pilotalekua. / Irungo Udala

Kirol Arloak jakinarazi duenez, ostiral honetan, azaroak 13, 22:00etan, pilota jaialdi bat jokatuko da Uranzu pilotalekuan, Baikoren eskutik. ETB1ek zuzenean emango du jaialdia, ateak itxita jokatuko baita Eusko Jaurlaritzaren aginduz joan den larunbatean indarrean sartu zen osasun araudiarekin bat etorriz.

Guztira, hiru partida jokatuko dira, eta, berauen artean, nabarmentzekoa da bigarrena, Irribarria eta Dario buruz buruko txapelketako final laurdenetan lehiatuko baitira.

Beste bi partidak Promozio Txapelketaren barruan jokatuko dira: lehen norgehiagoka Arteaga eta Zabalaren artekoa izango da, eta hirugarrena, Erasun eta Salaberriaren artekoa.