Itsas Etxean izango da antzezlana igande honetan. / Hondarribiko Udala

Igandean, 19:30etan, Itsas Etxean, ‘Mami Lebrun’ euskarazko antzezlana izango dugu. Xake Produkzioak-en eskutik, sarrerak 6 eurotan saltzen dira, 3 euro 18 urtetik beherakoentzat. https://tickets.kutxabank.es/ES/ gunean, Arma Plazan larunbaterarte eta auditorioan igande arratsaldez.

Egoitz eta Miren amona Kontxa hil berriaren omenaldia prestatzen ari dira. Amonaren etxeko ganbaran aurkitutako eguneroko batzuetan oinarrituko dira, Kontxak gaztetan Pariseko Cabaret batean bizitakoak kontatzeko. Horixe izango da omenaldiaren ardatza. Hala ere, Mireni kontatu ez dion sekretu bat dauka Egoitzek…