Ostiralean izango da lehen jardunaldia. / Hondarribiko Udala

Bertan dugu berriz ere “Ezagutu zure hiria” ekimena, Arma Plaza Fundazioaren eskutik. Udazkeneko eta neguko hilabeteei begira, hilabetero gai baten inguruko hitzaldia eta bisita gidatua izango dira, hurrenez hurren. Aurten, berritasun bezala, ostirala eta larunbatetan izango da.

Datorren ostiralean izango da lehen jardunaldia. Javier Varela de Ugarteren eskutik, “Javier Ugarte eta Hondarribiko Hiria 1852-1919” izango da protagonista. Hala, aurten Arma Plaza Fundazioak Javier Ugarte zenaren inguruan antolatu dituen ekimenei amaiera ematen zaie. Ostiralean 19:00etan izango da hitzaldia eta larunbatean 11:00tan bisita gidatua. Topagunea Arma Plaza izango da.

Aurretik izen emateko, Arma Plaza eraikinean. 943 64 36 77 edo 943 64 46 23 telefonoetara deituz edo armaplaza@armaplaza.eus helbidera idatziz.