Errepidea ireki egin da berriro. / Hondarribiko Udala

Pasa den asteartean egindako euriteen ondorioz itxi zen Guadalupeko Santutegirako errepidea irekita dago, behin luiziak utzitako arrastoak kendu ostean.

Hiru egunez itxita egon zen joan den astean, asteburuan ireki egin zen probisionalki, eta atzo berriz itxi egin zen azken lanak egiteko.