Kalixa Silanes, Kultura zinegotzia. / Hondarribiko Udala

Hondarribiko Udal Liburutegiak antolatu duen “Herman Melville-Moby Dick” zikloaren barruan SantaMariaMadalena tailerrera hurbildutako jendearekin herriko sei erakusleiho dekoratuko dute aste honetan.

Abuztuaren 17an, erabaki zuten (zozketa bidez) erakusleihoen ekimenean izena eman zutenen artean, zeintzuk izango ziren SantaMariaMadalena tailerrak apainduko zituen sei saltokiak: Baratze Alimentación, Xera Estetika, Farmacia Iraola, Joxean Harategia, Canela boutique eta Ongi etorri.

Muntaiak, azaroaren 3an egingo dituzte, eta azaroaren 10ra arte luzatuko da kanpaina.