Iker Serrano. / Arrate Morales

Bidasoa Irunek hiru lagunarteko jokatuko ditu hilabete honetan denboraldiko bigarren itzulia prestatzeko. Aurrean hiru talde sendo izango dira: Bada Huesca, Helvetia Anaitasuna eta Fenix Toulouse HB. Talde bitasotarra lanera ostiral honetan itzuliko da Gabonetako atsedenaren ostean.

Itzulera horretan ez dira egongo euren selekzioekin dauden Rodrigo Salinas eta Nicolás Bonanno, ezta min hartu duen Matheus da Silva. Gabonetan Espainiako selekzioarekin Qatar eta Errusian ibili ostean (bi neurketa dituzte hilaren 7 eta 8an), Kauldi Odriozola, Jon Azkue eta Xoán Ledo atseden egun batzuk izango dituzte Jacobo Cuétara entrenatzaileak horrela erabakita. Harrobitik Xabier Barreto, Jon Ander Larrarte eta Mikel Galán egongo dira lehen taldearekin lanean.

Lehen neurketa urtarrilaren 20ean izango da Huescan, Bada Huescaren aurka. José Francisco Nolascok prestatzen duen taldeak egun 22 puntu ditu eta Sacyr ASOBAL Ligako bosgarren sailkatua da. Lehen itzuliko azken neurketa irabaziz gero Abanca Ademarren aurka, Sacyr ASOBAL Koparako txartela lortuko luke.

Bigarren neurketa urtarrilak 23 jokatuko da Iruñean. Helvetia Anaitasuna zazpigarren sailkatua da 19 punturekin, eta azken momentuan Ángel Ximénez Puente Genil-Incarlopsa Cuenca neurketako emaitzak talde nafarra Errege Kopako azken fasetik kanpo utziko du.

Azken neurketan Jacobo Cuétararen taldeak Fenix Toulouseren aurka jokatuko du. Hitzordua Okzitanian izango da hilaren 28an. Lehen itzulia lau partida faltan, 11. doa Lidl Starligue Ligan eta EHF European Leagueko A multzoan hirugarren sailkatuta dago Orlen Wisła Płock eta Abanca Ademarren atzetik.

Bidasoa Irunek bigarren itzulia Leongo taldearen aurka irekiko du etxetik kanpo otsailaren 3an.