“Hondarribiko Hatxeruak” liburuaren aurkezpena

Itsas Etxean izango da ostegun eta ostiralean

0
755

Mikel Jauregik idatzitako “Hondarribiko Hatxeruak” liburua eta “Sentimentuari ateak zabaltzen” izeneko ikusentzunezkoa aurkezteko ekitaldiak egingo dira osteguna 17 eta ostirala 18an. Arma Plaza Fundazioaren koordinazioarekin eta babesarekin garatzen den proiektua da.

Lehen egunerako jadanik ez dago gonbidapenik, eta bigarren egunerako aldiz, gaur bertatik erretiratu daitezke Arma Plazan.

Ekitaldiak 19:00etan izango dira bi egunetan. Ostiraleko gonbidapenak erretiratzeko Arma Plazako ordutegia astelehenetik larunbatera 10:00etatik 19:00etara da, eta igandetan 10:00etatik 14:00tara.

Ostegun eta ostiraleko ekitaldiak amaituta, liburua erosteko aukera egongo da Itsas Etxean.

Honen arira, gogoratu abuztua eta irailean zehar Arma Plaza kultur eta informazio guneko bigarren solairuan erakusketaz gozatzeko aukera egon zela.