Hondarribiko hilerria. / Hondarribiko Udala

Bihar hasi eta hamar egunez, udal hilerria itxita egongo da goizetan, 15:00ak arte. Gonzalo Carrion Obra eta Zerbitzuetako zinegotziak eman du horren berri.

“Udalak lursail konkretu bat egokitzeko lanak egin behar ditu, eta bertan gorpuak daudenez, aurretik senitartekoekin adostuta, bertatik atera egin behar dira. Hori dela eta, hamar egunez, arratsaldez bakarrik joan ahal izango da hilerrira, goizetan obrak egingo baitira”, esan du Carrionek.