Iazko kartelen erakusketa. / Hondarribiko Udala

Hondarribiko Udaleko Kultura Sailak 2017ko Inauterietako kartel lehiaketa antolatu du, non edozein pertsonak parte hartu ahal izango duen. Erabiliko duten teknika librea izango da: margoa, marrazkia, kollage, etab., lanek derrigorrez jatorrizkoak izan beharko dute.

Kartelen neurria 70×50 zentimetrotakoa eta bertikala izango da eta neurri hauek betetzen ez dituzten lanak ez dira lehiaketarako onartuak izango.

Karteletan derrigorrez ondoko lema azalduko da: “HONDARRIBIA-INAUTERIAK 2017”. Sailkatutako lehen kartelari 450 euroko saria emango zaio, eta bera izango da 2017ko Inauteriak iragartzeko erabiliko dena. Lanak BAZen entregatuko dira urtarrilaren 19, 20 eta 21ean, 9:00etatik 13:30etara eta 16:00tatik 18:00etara.

Lanak jendaurrean jarriko dira otsailaren 20tik martxoak 5era bitartean (biak barne), Arma Plazan.