Zuloaga Etxea. / Hondarribiko Udala

Mary Beard idazlearen “Mujeres y poder” liburuarekin hasiko dira, urriaren 5ean, Hondarribiko Udal Liburutegiak eskeintzen dituen Irakurketa Tailerrak urritik ekainera.

2019-2020 ikasturtean, “Cita con el libro” astearte eta asteazkenetan bilduko da 16:05etan eta euskarazko taldea ostegunetan. Astean zehar joaterik ez dutenei zuzenduta, “Un sábado, un libro” hitzordua egingo da larunbatetan 11:00etan.

Uxue Alberdiren “Euli giro”, Harkaitz Canoren “Fakirren Ahotsa”, Herman Melvilleren “Bartleby, el escribiente”, Katharina Winkleren “Cárdeno adorno”, Nancy Houstonen “La especie fabuladora” eta Erri de Lucarenaren “Historia de Irene” izango dira besteen artean aurten irakurriko diren liburu batzuk.

Hamabostgarren aldiz egingo dituzte irakurketa tailerrak. Guztira 300 liburu baino gehiago irakurri dituzte horietan. Talde bakoitzan, bataz beste, 20 lagun inguru elkartzen dira irakurketa kritikoa egiteko. Metodo horri esker, esan daiteke irakurle tailer izateko sortu zen programa, eztabaida gune ere badela.

Maite Gonzalez Esnal eta Yolanda Arrieta idazleak tailerren koordinatzaleak dira.