Fernando Rodriguez (e), Iñaki Arruabarrena eta Iñaki Garrido. / Irun 1522

Pasa den astelehen eta asteartean, urriak 28 eta 29, Iñaki Arruabarrena (lehendakaria), Iñaki Garrido (aholkulari historikoa) eta Fernando Rodriguez (patronoa), San Martzial 1go Guduaren V. Mendeurrena Fundazioaren ordezkariak bezala, Madrilera gerturatu ziren hainbat bilera burutzeko.

Urriaren 28an, astelehena, Irun 1522 Fundazioko hiru ordezkariek Joaquin Ortizekin, SAPA (Sociedad Anónima de Placencia de las Armas) enpresa armamentistikaren zuzendari estrategikoa, bildu ziren. Bertan, Fundazioko proiektua eta hurrengo hilabeteetan burutu beharreko ekitaldiak aurkeztu zituzten. Arruabarrena, Garrido eta Rodriguez Heraldika eta Genealogia Madrildar Errege Akademiaren ikasturteko irekierara hurbildu ziren. Ondoren, Nuevo Clubean ospatutako afarira gonbidatuak izan ziren.

Urriaren 29an, asteartea, Iñaki Arruabarrena, Ramón Guirao irundar historialaria lagun zuelarik, Augusto Ferrer-Dalmau margolariarekin bildu zen. Aldi berean, Iñaki Garrido eta Fernando Rodriguez hainbat ministerioetara hurbildu ziren etorkizuneko subentzioak tratatzeko. Ficoban 2022an burutuko den erakusketarako, biek Marcos Paco Lopezekin, Kartografiako Erregistro Nagusiko arloaren buruzagia, bildu ziren. Irun 1522 Fundazioko lehendakariak, Iñaki Arruabarrena, edukitako bilerak positiboki balioetsi zituen: “gure proiektua erakarri zaie eta kontent atera gara topaketa hauetatik”.