Irun 1522 Fundazioak ostiral honetan herritarren aurrean aurkeztuko da eta proiektua aurrera eramateko babes-sinadurak bilduko ditu

Aurkezpen ekitaldia otsailaren 7an izango da, 19:30tan, Amaia Kultur Zentroan

0
1011

San Martzial 1go guduaren V. Mendeurrena Fundazioak gaur goizean prentsaurrekoan iragarri du datorren ostiralean, otsailak 7, arratsaldeko 19:30etan Amaia Kultur Zentroan bere aurkezpen ofiziala burutuko duela. Sarrera doakoa izango den ekitaldi horretan, erakundea sortu zenetik (duela urtebete baino gehiago) aurrera eraman dituen proiektuen berri emango du, baita datozen urteetan garatuko direnen berri ere.

“Gure ustez oso garrantzitsua da herritarrak ekitaldi honetara joatea Irun 1522 zer den ezagutzeko, Fundazioa nortzuk osatzen dugun eta datozen urteetan zein proiektu aurrera eramango ditugun jakiteko”, azaldu du Iñaki Arruabarrena Fundazioko lehendakariak. Erakundeak “bidasotar guztiak inplikatu nahi ditu, proiektu interesgarriak eta hirikoak baitira, baita gure eskualdetik kanpoko jendeari erakarri nahi dugu”, gaineratu du Arruabarrenak.

San Martzial 1go Guduaren V. Mendeurrena Fundazioak 1522ko guduaren ospakizunaren parte aktiboa izan nahi du eta 1522ko ondorioak jasan zituzten pertsona guztiak omentzeko programa integratzailea eta adostasunezkoa garatzea proposatzen du.

Sinadura bilketa

Era berean, Iñaki Arruabarrena lehendakariak adierazi duenez, Fundazioak dokumentu bat idatzi du erakundeari babesa agertu nahi dioten herritarren aldetik sinadurak biltzeko. “Herritarren sinadurak bildu nahi ditugu, Irungo Udalak, bakearen, anaitasunaren eta konkordiaren balioak sustatuz, Irungo gizarteak eta haren erakunde publiko eta pribatuek proiektu honetan parte har dezaten bultza dezan, eta behar adina baliabide ekonomiko eman diezaion bere ustez antolatzen duen programari, Fundazioari eta gainerako herri-erakundeei ezinbesteko babesa emanez”, adierazi du Arruabarrenak.

Fundazioaren alde sinadura eman nahi duten herritar guztiek datorren ostiralean, otsailaren 7an, egingo den ekitaldian egin ahal izango dute. Era berean, martxoaren 14a baino lehen, Irun 1522 Fundazioak Prudencia Arbide kaleko 2. zenbakian duen bulegoan herritarrek sinatu ahal izango dute, astelehenetik ostiralera 8:30etatik 13:30etara eta 14:30etatik 18:30etara.

Jasotako sinadurak biltzen dituen dokumentua, ondoren, hiriko udaletxean aurkeztuko da, proiektuarekin bat egiten duten kultur, gastronomia eta kirol elkarte guztien babesarekin. “Talde politiko ezberdinek irundarrei kasu egin eta entzun behar diete, eta San Martzial 1go guduaren ospakizunarekin bat egin”, adierazi du Iñaki Arruabarrenak.