Udalak 159.500 euro bideratuko ditu, gehienera. / Hondarribiko Udala

Datorren abuztuak 29 arte zabalik da Hondarribiko Udaleko kirol arloko dirulaguntzak eskatzeko epea.

Jarduera herrian egiten duten irabazi asmorik gabeko klub, kirol talde, erakunde, guraso elkarte eta ikastetxeek eska ditzakete laguntzok. Bete beharreko baldintzen artean eskola kirolaren inguruan Gipuzkoan indarrean dagoen araudia dago, besteak beste.

Udalak 159.500 euro bideratuko ditu, gehienera. Eskabideak BAZen entregatu behar dira, abuztuak 29 arte.