Leire Zubitur, Jose Antonio Santano eta Txomin Sagarzazu. / Txingudiko Zerbitzuak

Covid-19ak eragindako pandemiaren bilakaera negatiboaren ondorioz itxi behar izan dituzten ostalaritzako eta jatetxeetako establezimendu eta zerbitzuak 2020ko azken hiru fakturak ordaintzetik salbuetsiko dira. Horretarako, nahitaez azaroaren 13tik 22ra www.txinzer.eus webgunearen bidez eskatu beharko dute salbuespena.

Aurreko deialdian laguntza eskatu zutenek ez dute berriro eskatu beharko, eta beste hilabete bat aplikatuko zaie automatikoki salbuespen horretan.

Gainera, beste epe bat irekiko da, azaroaren 13tik 22ra, oraindik laguntza eskatu ez duten taberna eta jatetxeentzat. Hala, eskaerak azaroa amaitu baino lehen ebatziko dira, eta baldintzak betetzen dituzten negozioak 2020ko urriko, azaroko eta abenduko fakturen % 100etik salbuetsiko dira.

Orain arte 60 ostalaritza negoziok eskatu dute laguntza, eta, kalkuluen arabera, Irungo eta Hondarribiko 420 saltoki inguruk jasan dute sektorearen itxieraren eragina. Txingudiko Zerbitzuakek profil hori betetzen duten abonatu guztiekin harremanetan jarriko da datozen egunetan, telefonoz eta banaka laguntzei buruzko informazioa emateko.

Azkenik, gogorarazi fakturak ordaintzeko zailtasunak dituzten abonatuek Txingudiko Zerbitzuekin harremanetan jarri beharko dutela fakturak geroratzea edo zatikatzea eskatzeko, ondorio ekonomikorik gabe.