Guztira lau sari banatuko dira. / Hondarribiko Udala

Hirian zehar balkoiak lorez eta landarez apaintzeko ohitura sustatzeko, Kultura Sailak Lorez apaindutako balkoien lehiaketa antolatu du beste urte betez. Hondarribiko hiriguneko etxebizitzen jabe eta maizter guztiek parte ahal izango dute, baita lorez eta landarez apaindutako ostalaritza nahiz merkataritza gremioek ere.

Izen ematea ez da beharrezkoa izango. Epahaimaia, urtean zehar, kalez kale ibiliko da eta bere iritzia emango du. Izen emandako balkoietako loreen kolore, apaintasun, itxura eta orijinaltasuna kontutan hartuko dira.

Denetara lau sari emango dira. Lehen hiruak etxebizitzei zuzendutakoak, 200, 150 eta 100 euro landareak erosteko eta trofeo bana. Laugarren saria, ostalaritza eta merkataritzako sari berezia, 200 euro eta trofeoa izango da.