Mariñel ontzia. / Hondarribiko Udala

Dagoeneko hasi dira konponketa-lanak Hondarribiko Mariñel ontzian. Hala iragarri du alkateak eta Arma Plaza Fundazioaren patronatuko lehendakariak, Txomin Sagarzazuk. “Arrantza-ontziaren estalkia, kaskoa, killa, karelak, eskebenteak eta korasta konpontzeko lanak dira. Arma Plaza Fundazioak lehiaketa publikorako deialdia egin zuen, eta Astilleros Ignacio Olaziregi enpresa hondarribiarrari esleitu zaio. Enpresa horrek duela egun gutxi hasi zituen lanak eta hiru hilabete irautea aurreikusten da. urtez, Sustraia taldeko boluntario hondarribiarrak gure itsas ondarea berreskuratzeko eta zabaltzeko hainbat proposamen eta ekintza gauzatzen ari dira, eta, besteak beste, ontziaren mantenuaz arduratu dira”.

Enpresa baten kontura

“Baina duela hiru urte Enrique Lekuona hil zen gertakari latz baten ondoren, eta horren ondorioz Udalak erabaki du ontziak eraikitzeko eta mantentzeko enpresa bat izatea, lehiaketa publiko baten bidez, ontzia egokitzeko ardura duena”.

“Eskerrak eman nahi dizkiet Sustraia Taldeko boluntarioek hondarribiar guztien ondarean izan duten inplikazio eta ekarpen osoagatik, eta argi utzi egin nahi dut jarduera-eremu desberdinetan elkarrekin lan egiten jarraitzeko asmoa”, amaitu du Sagarzazuk.