Martxoko saioa San Pedro kalean izango da. / Hondarribiko Udala

Datorren igandean, martxoak 25, San Pedro kaleko Azeri Elkartearen parean, eguerdiko 12:30etan emango zaio hasiera Kalean Kantuz saio berri bati.

Udal Euskara Zerbitzuak deialdia luzatzen dio nahi duen guztiari ekitaldi honetan parte hartzeko. Bertaratzen direnei euskal kantuez osaturiko kanta-sorta banatuko zaie eta kantatzeari ekingo zaio giro ezin hobea sortuz.