Mintzalagunerako izen ematea bigarrenez zabalik

Izen emateko bideak, alde batetik Euskara Zerbitzuan telefonoz 688 86 53 98 zenbakian eta postaz mintzalaguna@hondarribia.eus helbidean

0
1119

“Mintzalaguna, hartu, eman eragin” lelopean aurkeztu zen Hondarribiko Mintzapraktika egitasmoaren 2017-2018 ikasturterako izen emate kanpaina, eta urriaren erdialdera hasi ziren mintzalagun taldeak biltzen. Momentu honetan 70 mintzalagunek dihardute egitasmoan 13 taldetan banatuta.

Astero ordu betez taldetan euskara praktikatzeko biltzen diren mintzalagunez gain badira antolatzen diren ekintzetan soilik parte hartzen duenik ere eta denak batuta 75 bat pertsonek osatzen dute Hondarribiko Mintzalaguna.

Urtarrilean bigarrenez zabaldu da Mintzalagunean izena emateko aukera. Dagoeneko martxan dauden taldeetan hasteko aukera izango dute izen ematen dutenek edo eta talde berriak sortuko dira ordutegi eta egun berrietan.

Mintzalaguna, euskara praktikatu nahi duen orori zuzendurik dago eta hauen bidelagun izan nahi dutenei. Azken hauei ere deialdia egin nahi diegu gainera talde berriak sortzeko bidelagunak behar ditugulako egitasmoan.

Izen emateko bideak, alde batetik Euskara Zerbitzuan (Pampinot kalea 12-14), telefonoz 688 86 53 98 zenbakian eta postaz mintzalaguna@hondarribia.eus helbidean.