Osakidetzak ez du gehiago auditorioa erabiliko aurtengo txertoaren kanpainan. / Hondarribiko Udala

ESI Bidasoatik jakinarazi denez, Osakidetzak jadanik ez du gehiago erabiliko Auditorioa aurtengo txertoaren kanpainan, eta gaur ostirala izango da azken eguna. Hala esan du Txomin Sagarzazu alkateak.

“Gurekin kontaktuan jarri dira, esanez asko eskertzen diotela Udalari Auditorioa lagatu izana txertaketa kanpainarako, lana segurtasun neurri hobeagoekin egiteko aukera izan dutelako. Azken datuen arabera, Hondarribian 3.800 pertsonak baino gehiagok jaso dute gripearen aurkako txertoa, arriskua duten pertsonen taldearentzat planteatutako helburuak betez”.

Aste hauetan, arrisku-taldean ez egon arren, txertoa eskatu duten pertsonak txertatzen ari dira eta bere baliabideak erabiliz jarraituko dute. «Eskerrak Udalari eman badiote ere, eskerrak guk eman behar dizkiegu Osasun Arloko profesionalei, egiten ari diren lanagatik».