Hondarribiko hilerria. / Hondarribiko Udala

Ostiralean ospatuko den Domusantu Eguna dela eta, Udaltzaingotik esaten zaigunez hilerrirako igoera Gabriel Aresti kaletik egingo da (Abarka jatetxearen aurrean dagoen biribilgunetik) eta irteera aldiz, Torreko Aldapatik (Labreder inguruan).

Gabriel Aresti kaletik igotzen direnak, gero eskuinera egin ahal izango dute Domingotxoenea eta Aintziondo kaleetatik. Aldiz, Torreko Aldapatik igo ahal izango da baina Atsaden kalera heldu arte, bertan itxiko baita hilerrirako igoera.