Pierre Lotiren txokoa egokitu dute. / Hondarribiko Udala

Udalak egokitze lanak burutu ditu Puntalean dagoen Pierre Lotiren txokoa parkean. Hala eman du aditzera Gonzalo Carrion Obra eta Zerbitzuetako zinegotziak.

“Lurrez eta hartxintxarrez osatutako parkearen zoladura aldatu egin da asfalto gorri inprimatua duen lurra jarri delarik. Hala, bertako belar txarrak desagertu egin dira eta garbiketa zein mantenimendu lanak erreztu egin dira. Gainera, parkean bertan iturri bat jarri da erabiltzaileei begira”, esan du Carrion zinegotziak.

“Lan hauek egitearekin batera, ondoko bidegorrian dauden zulotxoak estali dira, horretarako parkea egokitzeko erabiliko den asfalto gorria erabili delarik. Bi lanen aurrekontua 30.877 eurokoa da”, gehitu du Carrionek.