San Nikolas kalea itxi dute. / Hondarribiko Udala

San Nikolas kaleko 12an dagoen eraikineko etxe-aurrearen egoera txarra dela ikusita, Udalak bide publikoen segurtasuna bermatzearren, oinezko eta autoentzat kalea itxi egin du egokitze lanak burutu arte.

“Udal teknikariek eraikinera egindako bisitaren ostean, ikusi da etxe-aurreko egurrezko zutabeen oinen egoera txarra dela, eta hainbat elementu egoera ezegonkorrean daudela”, esan du Txomin Sagarzazu alkateak.

“Egoera okerrean dauden zutabe hauek ez dira 1970ekoa den eraikinaren egituraren zati, beraz, egonkortasuna ez dago arriskuan. Hala eta guztiz ere, prudentziaz jokatuz eta segurtasuna oinarritzat hartuta, kalea istea erabaki dugu eta etxearen jabeari eskatu beharrezkoak diren neurriak har ditzala”, amaitu du Sagarzazuk.