Trafiko aldaketak ostiral honetan hasiko dira. / Hondarribiko Udala

Uholdeen prebentziorako Jaizkibel mendiaren ekialdeko ezpondan Txingudiko Zerbitzuak egiten ari den obrak direla eta, ostiraletik aurrera trafiko aldaketak egongo dira Arrokako biribilgunearen inguruetan.

“Biribilgunea trafikora erabat ireki egingo da”, dio Txisun Altunak, Udaltzaingoko zinegotziak, “baina zenbait aldaketekin.

Hala, Baserritar Etorbidea gorunzko zentzuan itxita egongo da, eta bakarrik jaitsi ahal izango da. Beraz, Higer Bidetik jaisten direnek ezingo dute eskuinera egin. Aurrera egin beharko dute Foru kalera, gero Donosti kaletik igo handik ondoren Mendebaldeko Saihesbidea hartzeko”

Ramon Iribarren kaletik etorrita, eskuinaldera Higer Bidera irteera itxita egongo da eta biribilguneraino joan beharko da handik gora igotzeko”.