Abuztuan ere tren berdea dabil herrian zehar. / Hondarribiko Udala

Abuztuan ere tren berde panoramikoa berriz herrian zehar dabil. Hortaz gain, Guadalupeko gotorlekurako bisitak antolatzen dira.

Hirian zehar, trena igande, astelehen, astearte eta asteazkenetan dabil. Igandeetan goiz eta arratsaldez irteten da. Goizetan 11:00, 12:00 eta 13:00etan ateratzen da Jabier Ugarte kaletik eta arratsaldetan 16:00, 17:00 eta 18:00etan. Prezioak, helduentzat 4 euro, 5 eta 12 urteko gazteentzat 2 euro eta 4 urte artekoentzat doainik izango da.

Astelehen, astearte eta asteazkenetan, goizez hiriko ohiko ibilbidea egiten du eta arratsaldez Guadalupeko gotorlekura igotzen da.

Gotorlekuari dagokionez, igandeetan 11:00tan bisitatzen da. Ordu beteko bisita (6 euro) edo bi ordukoa egin daitezke (10 eurotan). Bi eskaintzetan, 16 urtetik beherakoak doan sartuko dira.

Astelehen, astearte eta asteazkenetan, 16:30ean eta 18:00etan dira Guadalupera igotzen diren trenak. Gotorlekua ikusteko aukera egongo da ere, 8 euroko tiket konbinatua erosiz gero.

Hondarribiko Udalak, Arma Plaza Fundazioak eta Behemendi Elkarteak antolatzen dute.