Helburu nagusiena merkataritza herriko biziaren partaide egitea da, eta ondoen apainduak dauden establezimenduei saria emango zaie. / Hondarribiko Udala

Udaleko Turismo eta Merkataritza Departamentuak “Hondarribiko 2020ko Inauterietako X. Erakusleiho Lehiaketa” antolatu du. Helburu nagusiena merkataritza herriko biziaren partaide egitea da, eta ondoen apainduak dauden establezimenduei saria emango zaie.

Izenematea BAZen egin beharko da. Urtarrilaren 23an ireki zen eta otsailaren 15ean itxiko da. Ezarritako epetik kanpo bidalitako izenemateak gutxietsita geldituko dira.

Maria Serrano Merkataritzako zinegotziak adierazi duenez, “lehiaketa honen bidez inauteriei ahalik eta kolore gehien eman nahi diegu. Hamar urte betetzen dira aurten eta urtetik urtera partehartzaile gehiago dauzkagu, eta hori seinale ona da”.

Erakusleihoen apainketak otsailaren 17tik 25 arte egon behar du. Lehiaketan parte hartu ahal izango dute kalera ematen duen erakusleihoa duten establezimendu guztiek, baldin eta martxan baldin badaude.

Epaimahaiak diseinua, sormena, irudi komertziala eta produktuaren aurkezpena izango ditu kontuan. Erakusleiho onenentzat hiru sari izango dira, 450, 300 eta 200 eurokoak. Sari hauei dagokien PFEZ kenduko zaie.