Udalak osasun arauak betetzeko beharra gogoratzeko kanpaina jarri du abian

Ekimena Udalak martxoak abian jarritako "ITXEKI Hondarribia" kanpainaren barnean dago

0
710

Udalak informazio-kanpaina bat jarri du abian, kaleko kartel eta sare sozialen bidez, eta herritarrei eta bisitariei gogorarazi die beharrezkoa dela COVID-19ren krisialdian osasun eta segurtasun arauak betetzea. Ekimena Udalak martxoak abian jarritako “ITXEKI Hondarribia” kanpainaren barnean dago.

Txisun Altuna Hiritarren Segurtasunerako zinegotziak nabarmendu duenez, “Udalak burua hartu behar du herritarrak eta bisitatzen gaituzten guztiak gogorarazteko beharraren aurrean, osasun eta segurtasun-arauak betetzearen nahitaezkotasunaz eta garrantziaz. Horrela, kanpaina bat jarri dugu martxan, guztion artean hainbeste eragiten digun egoera hau gainditu behar dugula gogorarazteko”.

“Alde batetik, jende gehien pasatzen hiriko zenbait tokitan hainbat kartel jarri ditugu, gogorarazteko derrigorrezkoa dela maskara erabiltzea eta pertsonen arteko distantzia 1,5 metrokoa izan behar duela, baita eskuak desinfektatzearen garrantzia ere”, jarraitzen du Altunak.

“Era berean, kartel adierazgarriak helarazi zaizkie ostalaritzako establezimenduei, udako hilabeteetan jende asko biltzen den guneak baitira. Aurretik, informazio kartelak jarri ziren ere hondartzako zenbait puntutan”.

“Era berean, Udaleko sare sozialetan, Instagramen, Facebooken eta Twitterren, udan zehar euskarazko eta gaztelaniazko kanpainekin gogoratuko da zein garrantzitsua den arauak betetzea denon artean birus hau garaitu ahal izateko”, amaitu du Altunak.