San Pedro kalean hasi dira kimaketa lanak. / Hondarribiko Udala

Udala Hondarribiko hiri gunean eta erdi-hiri gunean zuhaitzak kimatzen hasiko da aste honetan. San Pedro eta Santiago kalean hasi dira lan hauekin.

“Herritarrei prozesuaren berri eman nahi diegu”, dio Txisun Altunak, Zerbitzuetako zinegotziak, “eta ahalik eta eragozpen gutxien sortzeko beharrezkoa den koordinazioa azaldu nahi diegu. Kimaketa urritik urtarrila bitarte egiten da, segurtasuna eta higienea zaintzeko”.

Udal brigadako lorazainek egutegi bat prestatu dute, eguraldiaren arabera betetzen joango delarik.

“Zuhaitzak dauden toki askotan trafikoa dabilen errepideak daude, baita aparkalekuak ere; beraz komeni denez, horietan noiz arituko garen ohartaraziko dugu. Kale konkretu batean hasi aurretik abisuak jartzen ditugu aparkalekuak erreserbatuz”.

“Lehenbizi eskoletan ekin genuen, izan ere eroritako hostoek kainu-zuloak estali eta umeekin arazoak sortzeko arriskua dago. Lan horiek dagoenik eginak dira urrian”.

“Aste honetan Santiago eta San Pedroko platanoekin hasi gara, gero Biteri kalea, Bernat Etxepare, Soroeta, eta handik Alde Zaharrera. Jarraian Donosti kalea, Arrantzale Auzoa, Gibeleta eta Alamedara joango dira, pixkanaka hiri osokoak egingo direlarik”.