Udal Euskaltegia. / Hondarribiko Udala

Udako ikastaroak uztailaren 2an hasiko direla aditzera eman du Udal Euskaltegiak. Gogoratu behar da matrikula epea ekainaren erdian egin zela.

On line ikastaroek arrakasta handia izan dute. Bi talde osatu dira. Lehena, C1 maila (lehengo EGA) beteta dago, baina B2 talderako (2. Hizkuntza Eskakizuna) badira plazak oraindik.

Euskaltegiaren web gunean, http://udaleuskaltegia.hondarribia.eus/. Bestela, telefonoz egin daiteke 943 64 12 16 zenbakian, astelehenetik ostiralera 10:00etatik 13:00tara eta 16:00etatik 18:00etara. Informazio gehiagorako euskaltegiaz@hondarribia.eus edo hueuskaltegia@gmail.com.