Arantxa Berrotaran, Gazteria ordezkaria. / Hondarribiko Udala

Javier Ugarte kalean dagoen Gazteen Zerbitzuan prentsaurrekoa eskaini du Arantxa Berrotaran Gazteria zinegotziak, datozen asteetan gazteei begira departamentutik antolatu diren egitasmoak zerrendatu eta ezagutzera emateko asmoz.

“Gazteen Zerbitzutik eta Saindua gaztelekutik hainbat ekimen desberdin antolatu dira. Gazteei begira, denak euskaraz, eskaintza zabal bat eskaintzen saiatu gara”, esan du Arantxa Berrotaranek.

“11-14 urte bitarteko neska-mutilentzat antzerki tailerra dugu alde batetik. Gaur hasi eta ekainak 20 arte egingo da asteazken arratsaldetan Saindua gaztelekuan. Astrolabium Antzerki Taldeko Mikel Sarriegi izango da zuzendari eta dinamizatzailea”, esan du Arantxa Berrotaranek.

Aste Santuko oporrei begira, 12 eta 17 urteko gazteentzat ‘Gaztetek’ ekimena egingo da. Gazteek bere asmamena jarduera teknologiko dinamiko, sortzaile eta berritzaileekin sustatzea bilatzen da. Ikastaroak, ‘Mindstorms eta making off Liga Errobotikoa’ eta ‘Instagramer, irudi eta bideoa’ izango dira bi ikastaroak. Azken honetarako izenemateak zabalik daude martxoak 17 arte Gazteen Zerbitzuan, baita web orrian ere.

Martxoaren 16an, 17:00etan, Gazteen Zerbitzuan ‘Merke bidaiatuz’ izeneko hitzaldia eskainiko da. Izenemateak gib@hondarribia.eus edo 943 64 47 52 zenbakian egin behar dira.

“Martxoaren 19an irekiko da uztailean burutuko den Uda Jolaserako aurreizenematea. Gogoratu, 5 eta 11 urte bitarteko haurrei zuzentzen zaiela Uda Jolas. Aurrerago, Udaleku Irekien berri emango dugu ere”, dio Berrotaranek.

Hilabete osoan jarduerak Saindua gaztelekuan

12 eta 17 urtekoentzat Saindua gaztelekuan hainbat jarduera prestatu dira. Billar txapelketa, sukaldaritza tailerra, karaokea, sexualitate tailerra, ‘hamma’ tailerra edota mahai tenis txapelketa, adibidez. Horietaz gain, martxoaren 17an La La Land filmea eskainiko da 18:00etan eta 21ean, ordu berean, Arrazakeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna dela eta, mural bat margotuko da Saindua gaztelekuan bertan.