Nekazaritza eta Agenda 21eko zinegotzia den Kalixa Silanes Damarri plazan azokako ekoizleekin. / Hondarribiko Udala

Udalak 2017ko egutegi berezi bat argitaratu du aurtengoan. Azoka eta bertako produktuak kontsumitzeko asmoarekin, egutegiaren 3.000 ale argitaratu dira Nekazaritza eta Agenda 21eko departamentutik.

Kalixa Silanes zinegotziak dioenez, “azoka eta baserriko produktuak kontsumitzeko ematen dugun urrats berri bat da. Gogoratu nahi dut aurten azokak asteazken eta larunbatetan izango direla, 8:00etatik 13:00etara bitartean. Asteazkenekoa Damarri plazan izango da eta larunbatetakoa San Pedro kalean”. Egutegiak azokan bertan lor daitezke, baita udaletxeko BAZen ere.