Bakartxoko ostatuan izango da bazkaria. / Hendaiako Udala

Hendaiako Udalak eta Valentin HaÜy elkarteak (ikusmen urrikoak) esperientzia berezia proposatzen dute ahalmen urritasunaren astean: jakiak begiak estalita ezagutzea.

Bakartxoko ostatuan

Bazkaria apirilaren 12an izango da, 12:30ean, Bakartxoko ostatuan, Pellot karrikan. Bazkariaren prezioa (guztia barne), 25 eurokoa izango da.

Ahalmen urritasunaren lehen astean hainbat egoera (aulki gurpildunak, begiak estaltzea, belarriak tapatzea…), entsaiatu ziren bezala, aurten, egoeran kokatzeko “begiak estaliriko bazkaria” izango da. Egiazko egoeran kokatuz uler dezakegu nolako zailtasunak dituzten ezintasuna bizi duten pertsonek.

Bazkarian ikusmen urriko pertsonak izango dira eta erreserba egin behar da apirilaren 10a baino lehen Bakartxoko ostatura deituz (+33 (0)5 59 56 39 31).