Jaizkibel. / Hondarribiko Udala

Gipuzkoako Foru Aldundiak, Europar Batasunarekin lankidetzan, Europako Kontseiluak sustatutako 2017ko Ondarearen Europako Jardunaldiak Hondarribira etorriko dira larunbatean.

Hala, Jaizkibeleko fortifikazioetara bisita gidatu bat egingo da, larunbatean, 11:00etan, Juan Antonio Sáez historialariaren eskutik. Hitzordua Jaizkibelen zegoen paradoreko aparkalekuan izango da. Bisita doakoa izango da baina ezinbestekoa da izena ematea armaplaza@armaplaza.eus edota 943 64 46 23 telefonoan.

Sáez Historian doktorea da eta gotorleku modernoetan aditua, Deustuko unibertsitatean irakasle bezala aritu da eta kurrikulum zabala du erakunde ezberdinetarako geografia, kartografia, historia eta ingurumenarekin zerikusia duten hainbat kurtso ematen edo zuzentzen.

Argitalpen askoren autorea edo autore kidea ere bada, eta ikerketa proiektu ezberdinak kudeatu ditu. 2013tik Arma Plaza Fundazioko laguntzailea, Guadalupeko gotorlekuaren bisita gidatu teknikoak egiten ditu, aurten aurkeztu den gotorlekuaren hiztegi bat idatzi du eta fundazioarentzat Hondarribiko ondarearen inbentarioari buruzko lanak egiten ari da ere.