Dena prest Hendaian Txipiroi Festarako

14:00etan elkarte kideek materiala instalatuko dute, txipiroiak 19:00etatik aurrera banatzen hasteko

0
1653

Uztailaren 13an Txipiroi Festa opatuko da Hendaian, udako lehen hitzordu garrantzitsua hendaiarrentzat. Hendaiako elkarteek urte osoan zehar prestatzen duten txipiroi goxoak dastatzeko aukera izango da.

14:00etan elkarte kideek materiala instalatuko dute, txipiroiak 19:00etatik aurrera banatzen hasteko.

Zarpai Banda, Burrunba eta Kolpez Blai musika taldeak animatuko dute eguna. Samain eta Inglorius Bask taldeen doinuekin bukatuko da gaualdia.