Arantxa Irigaray izan da “Zure pisua frutan” zozketan saridun suertatu den pertsona. / Hondarribiko Udala

20.170 fruta ale banatu dira dohainik “Egin apustu frutaren alde” kanpainan, joan den uztailaren zehar Gipuzkoako itsasertzeko hondartzetan, horien artean Hondarribian, gauzatu zena eta inkestan parte hartu zuten guztien artean egindako zozketan saridun suertatu den pertsonaren pisaketak eman dio amaiera lehen edizio honi. Ia 3.000 pertsonek parte hartu dute inkestan, beraz, partaidetza arrakastatsua eduki duena.

Arantxa Irigaray izan da zozketako irabazlea eta Isabel II kaleko Super Amara Supermerkatuan pisatu ondoren eta baskulak zioen bezalaxe, 105,5 kilo fruta eraman zituen bere etxera bere anaiarekin pisatzerakoan.

Hondarribiko udalak hasieratik kolaboratu du kanpaina honetan.

Sagarra, meloia eta banana dira fruta gustukuenak

Kanpainaren zehar egindako ikerketaren arabera, inkestatuen gehienek egunero jaten dute fruta. %87ak horrela dio eta %50ak 2 edo 3 ale egunero jaten ditu. Frutarik gustukuena sagarra da, inkestatuetatik %11ak aukeratzen du, jarraian meloia (%9a), banana (%7,6a), laranja eta gerezia (%6,3a). Hala ere, bost fruta eta barazki errazio egunero kontsumitzen duten galdetutakoan, hirutik bik ez dutela uste aitortzen dute eta heren batek baiezkoa dio. Gipuzkoarren artean fruta kontsumitzeko modurik gustukuena osoa jatea da. 5etik 4k horrela egiten dute (%76a) eta %17ak, zukuan kontsumitzea nahiago dutela adierazi dute.

Zure pisua frutan

Kanpainari amaiera bikaina emateko, inkestan parte hartutako guztien artean zozketa egin zen eta Arantxa Irigaray suertatu zen irabazle. Donostiako Isabel II kaleko Super Amara supermerkatura bertaratu zen pisatzeko. Baskulak 105,5 kilotako pisua erakutsi zuen eta kilo guzti hauek frutan irabazi zituen bere anaiarekin pisatzerakoan. Sari osasuntsu honetaz gozatu ahal izateko, hainbat txartel eman zaizkio irabazleari datozen hilabetetan erabili ahal izateko.